Garraioa:
Ikastetxetik bi edo bi baino gehiago kilometrora bizi diren DBH 1.zikloko ikasleek garraioa dohain daukate; DBH 2.ziklokoekin, berdin gertatzen da, lau edo lau baino gehiago kilometrora bizi izanez gero, eta dagokien institutua, Eskola Maparen arabera, Barandiaran baldin bada.
Batxilergo eta Heziketa Zikloetako ikasleek BIZKAIBUS autobus geltokia Barandiaran Goikoaren atarian daukate. Leioako tranbia ere, laster martxan hasiko dena, hurbil-hurbil geldituko da
- Nola heldu -
Idazkaritza:
Bizitza akademikoari dagozkion jarduera administratiboak: matrikulazioak, ziurtagiriak, espediente akademikoak, eskola asegurua, jantokirako edota garraiorako izen emateak...besteak beste, izaten dira gure idazkarion zereginak.
Barandiaran Goikoa: Tel: 944648933/ -34
Barandiaran Behekoa: Tel: 944642973/ -5826
Liburutegia:
Ikasgeletan burutzen den lanaren osagarri duzue liburutegiaren baliabidea; bertan idazle ezagunen bisitaldiak eta kultur jarduera desberdinak prestatzen direlarik.
Barandiaran Behekoan dagoen liburutegia eskola orduetan eta hauetatik kanpo ere zabalik egoten da; horrela, behin eskolak amaituta, ikasleok hara jo dezakete etxeko lanak egitera, argibideak bilatzera, irakurtzera...
Liburutegiko ordutegia:
- Astelehen, astearte, asteazkenetan: 15:45-tik 17:15-ra
- Osteguna: 14:15-tik 16:00-ra
- Ostirala : 14:15-tik 15:00-ra
Atsedenaldietan, goiz erdian eta bazkal orduan ere zabalik egoten da, beti ere ikastetxeko komunitatearen eskura
IGE:
Gurasoen elkartea ikastetxeko ikasleen amek eta aitek osatuta dago.
Gurasoek, euren seme-alaben hezkuntza prozesuan konprometiturik, parte-hartzaile aktibo ditugu zuzendaritza taldeari edota irakaslegoari laguntzeko, eta baita Ordezkaritza Organo Goreneko batzorde desberdinetan parte hartzeko; honetaz gain, ikasleentzako eskolaz kanpoko ekintza anitzeko antolatzaile ibiltzen dira eta baita ikastetxeak berak antolatzen dituenetako bultzatzaile, ematen dituzten dirulaguntzei esker.
Deskargatu Guraso Elkarteko Estatutuak
IGEaren ekintzen berri izateko eta parte hartzeko LOTURA HONETAN KLIKATU
Kontaktuan Jartzeko: ampabarandiaran@gmail.com
Tfnoa: 662487725
Jantokia:
Janaria ikastetxean bertan egiten da. Elikaduran adituek ikasleen beharretarako dieta orekatu eta egokiak prestatzen dituzte.
Bazkalorduan eta honen osteko atsedenaldian ikasleak jagoteko ardura jantokiko arduraduna eta monitoreen esku dago.
Arratsaldeko atsedenaldi honetan liburutegia zabalik dago, honezaz gain, institutuak ikasleei xakean edo ingelesa praktikatzeko abagunea eskaintzen die.
Jantokia Barandiaran Behekoan dago kokatuta, eta DBHko ikasleez gain, Musika batxilergoko ikasleek ere, bertan bazkaltzen dute.
Jantokiaren ordutegia :
- Astelehen, astearte, asteazkenetan: 12:20-tik 13:50-ra
- Osteguna, Ostirala: 14:25-tik 15:00-ra
Jantokiak, indarrean dagoen araudiaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jasotzen du.
Jantokiko menua deskargatu
Orientazio psikopedagogikoa:
Orientazio Departamentuak, irakasleen lanaren osagarri nahitaezkoa, ezaugarri eta neurri desberdinetako zailtasunak dituzten ikasleei laguntzea du helburu.
Beraren ardura duen psikologoak irtenbide profesional eta ikasketa ibilbideen artean egokiena aukeratzen laguntzen die ikasleei..
Honela, bada, orientazio zerbitzuaren zeregina bi esparrutan finkatzen da bereziki: arlo pertsonalean eta baita akademiko-profesionalean ere.
Mintegiko arduradunak ikusi
25/01/2012.
DIETETIKA ZIKLOKO IKASLE LIBREEN MATRIKULA
01/09/2011.
ZIKLOETARAKO TESTU LIBURUAK (ZUZENDUA)
06/07/2011.
Heziketa Zikloetarako testu liburuak
01/09/2011.
ZIKLOETARAKO TESTU LIBURUAK (ZUZENDUA)
06/07/2011.
Heziketa Zikloetarako testu liburuak
01/07/2011.
HEZIKETA ZIKLOETAN MATRIKULA
El proveedor de las licencias de escuela del software progeCAD Professional de diseño en 2D y
3D es la oficina de diseño y desarrollo, SoliCAD, s.r.o.