EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Albiste osoa

Albiste osoa

31/05/2018

BERTARATZE modalitateko Lanbide Heziketan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2018/19 ikasturtea)




Zerrendak ikasgunean Idazkaritzako ordutegia 08:30etatik 13:30etara Eskaera egiterakoan eskaintzen diren hizkuntz eredu guztietan egitea gomendatzen dugu


Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 11tik uztailaren 2ra, biak barne, egin beharko dute matrikula.

Ekarri beharreko dokumentazioa erantsitako fitxategian ikusi

Gainontzeko ikaslerientzat:

    Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:

        Ikastetxean bertan ekainaren 4tik ekainaren 15era arte, biak barne.

        ONLINE eskabideak, ekainaren 15era arte.

    Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 29ra arte.

    Behin-behineko zerrendak: uztailaren 5a.

    Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 6ra arte, barne.

    Behin betiko zerrendak: uztailaren 12a.

Prozesua

1.- Kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzak betez gero, nahi dituen plazak eta ikastetxeak eskatu ahal izango ditu, horretarako ezarritako daten barruan. 2018ko egutegia

2.- Ikastetxe berean edo hainbat ikastetxetan plaza bat baino gehiago eskatuz gero, eskatzaileak hautatzen duen esleitzeko lehenespen-ordenaren arabera zerrendatuko da eskaera bakoitza.

3.- Eskabide-inprimaki bakarrean eskatuko ditu plaza guztiak, eta eskabide hori lehenik hautatu den ikastetxeari bideratuko zaio.

4.- Eskaera egitean, hau adierazi beharko du:
    a) Erabilitako sarbidea, Aginduan adierazitakoen artetik. Sarbide delakoa hau da: sartzeko bete behar den eskakizuna edo baldintza.
    b) Sarbide bat baino gehiago erabiliz sartzeko baldintzak betetzen baditu, bakarra aukeratu ahalko du. Hala ere, erdi-mailako edo goi-mailako zikloetarako eskabidea egin duen pertsonak eskabidean sarbide proba baten bidez sartuko dela adierazi badu eta eskabideak aurkezteko edozein aldiri dagokion eskatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratzen den data baino lehenago beste baldintza akademikoren bat betetzen badu, baldintza hori betetzen duela jakinarazi beharko du eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean, sarbide-mota aldatzeko.
    c) Ezintasunen bat duten pertsonentzat eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat erreserbatutako bat hautatzen badu, Aginduan xedatutakoa beteko du.
    d) Hezkuntzako beharrizan bereziak izanez gero, horren berri eman beharko du ikastetxean, behar duen laguntza berezia eman ahal izateko.

5.- Eskaera egiterakoan, egin nahi dituen ikasketei egokitutako ikasketa-espedientea duela egiaztatu behar du eskatzaileak (lanbide-heziketara sartzeko baldintzak)

6.- Egiaztatzen duen ikasketa-espedientea jadanik Hezkuntza Sailaren Sistema Informatikoan badago, ez du aurkeztu beharrik izango.

7.- Eskaera egiterakoan ikasketa-espedienterik ez badu, egun gehigarri batzuk izango ditu eskabidea egin duen zentroan espediente hori aurkezteko. (2018ko egutegia)

8.- Hezkuntza Sailaren aplikazio informatikoak plazak esleituko dizkie ikasgela bakoitzean baremazio handiena dutenei, arautegian ezarritako esleipen-kuotak eta lehentasunak errespetatuz, bakoitzak  dagozkion beheko ataletan kontsulta daitezke. 

9.– Onartutako eskabide kopuruak libre dagoen plaza kopurua gainditzen badu, bi taldetan banatuko dira eskabideak, ezintasunen bat duten pertsonentzat edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat erreserbatutako plazak eskatu dituztenak eta plaza horiek aukeratu ez dituztenak bereiziz. Horren ondoren, mailaren eta zikloaren arabera bereiziko dira. Lehentasuna duten kolektiboak errespetatuz egingo dira eskatzaileen taldeak eta talde horien barruan hurrenkeraren arabera banatuko dira.

10.- Sartzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatuta geratzen den guztietan, zerrendetan sartzeko eskubidea ematen duen dokumentuetako bat aurkezten ez bada ere, ez da eskabidea ezeztatuko, baina zerrenda horretan izan zezakeen hurrenkera aldatu ahalko da.

11.- Plazak esleitu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, eskatzaile bakoitzak epe bat izango du egokitu zaion plazan matrikulatzeko. (2018ko egutegia) Epe horren barruan matrikulatzen ez bada, bere plazarako eta eskatutako beste aukeretarako eskubidea galduko du.

12.- Behin betiko matrikula gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da taldea osatzeko gutxieneko kopurua lortzea.

13.– Plaza eskuratu duenari matrikula formalizatzeko ezarritako azken egunera arte erreserbatuko zaio plaza. Egun hori igarota, plaza-eskubidea galduko du, eta ikastetxeak beste norbait matrikulatu ahal izango du haren ordez.


Lotura interesgarriak:


Dokumentuak:


Area: Farmazia , Dietetika

Volver al listado de noticias Albiste gehiago

 




Legal Oharra / Aviso Legal