EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / HBI

Proiektuak

HBI

HBI proiektuaren arduraduna 19-20 ikasturtean

  • Estibaliz Sanz Buerba
  • Gurutze Lauzirika

Hezkuntza Sailak aurten kontzeptu berri bat ezarri du, Hezkuntza Beharrizanen Indizea (HBI), hain zuzen ere. Indize honen arabera eta behar duten zentruei Hezkuntzak langile gehiago baimentzen die. Indize hau kalkulatzeko orduan hurrengo emaitza hauek aztertzen dira: emaitza akademikoak, familien egoera sozio-ekonomikoa eta kulturala, ikasleen jatorria, errepikatzaile kopurua, beharizan berezietako ikasle kopurua eta bekadunak. Gure ikastetxeak plaza baten herena jaso du (6 ordu) baina gure zentruko ordu-kredituaz baliatuz beste 5 ordu gehitu dizkiogu indartze neurri honi. Guztira, DBH1. mailako lau geletako ikasle guztiek 11 orduetan dute gelan beste bigarren irakasle bat era honetan bananduta:

  • Euskara klasean astean behin gela bakoitzak.
  • Gaztelania klasean astean behin gela bakoitzak.
  • Matematika klasean astean behin gela bakoitzak, D eta B ereduetan.

Jardunaldi herena, beraz, zatitu dugu eta zentruko bertoko langileei egokitu diegu. Indartze ordutegi hau osotu ondoren, guztira hiru irakasle ditugu giltza izango diren kurrikulumeko ikasgaiak gelan bertan indartzen.
Hurrengo hauek dira programaren ardatzak:

  • Irakasleen lana erreztu beste edozein irakasleren parekoa gerta dadin.
  • Diziplina arazoak ala jarrera ezkorrak dituzten ikasleei lagundu.
  • Ikastetxeko giro abegikorra eta elkarbizitza positiboa lortu.
  • Ikasleen emaitza akademikoak hobetu.

 







Legal Oharra / Aviso Legal