EUS CAS
Barandiaran Institutua Leioa
Hemen zaude: Hasiera / Proiektuak / Eleaniztasunerantz - Irakurketa plana

Proiektuak

Eleaniztasunerantz - Irakurketa plana


Proiektuaren koordinatzailea 2019-2020 ikasturtean

  • Aitor Bernaola
  • Maider Madariaga

Irakurketa Plana ikasleen irakurketa-gaitasuna hobetzeko da, batez ere, baina ahozko komunikazio-gaitasuna, hitzik gabeko komunikazio-gaitasuna eta komunikazio-gaitasun digitala  lortzeko lagungarri ere bada, ulermenezko ekintzak estu lotuta baitaude beste hizkuntza gaitasunekin eta elkarri eragiten baitiote: irakurri egiten da eta gero idatzi, irakurritakoari buruz  hitz egiteko irakurtzen da, ahozko aurkezpena prestatzeko irakurtzen da... Gainera, irakurketaren gainean irakasleek nahiz hezkuntza-komunitateko gainerakoek egiten duten lana gidatzeko balio behar du.

Ikasleen irakurtzeko gaitasuna garatzeko ezinbestekoa da denak elkarrekin koordinatuta eta programatuta lan egitea. Hori dela-eta, Irakurketa Planaren zeregina zera da, eskolak irakurketari ematen dion tratua antolatu eta artikulatzea, helburu argi eta zehatzetan oinarrituta. Honakoa lortu nahi da:

  • Ikasleak testuak ulertzeko eta irakurritakotik informazioa ateratzeko gai izatea, testuak espezifikatzea, zentzu orokorra hartzea eta ideia nagusiak eta bigarrengo mailakoak bereiztea, interpretatzea eta formaz nahiz edukiz aztertzea.
  • Literatura-testuek ematen duten gozamena ulertu, interpretatu eta gozatzeko gai izatea, irakurtzea disfrutatzeko eta denbora gustura pasatzeko beste aukera bat izateko.
  • Ikasleek, irakurtzeko gaitasuna hobetuta, ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasuna ere hobetzea.

 







Legal Oharra / Aviso Legal