AE 30 Proiektuaren arduradunak 2020-2021 ikasturtean
Aurten izena aldatu diogu proiektuari. Hortzimuga berri bat arrean dugularik, orain ekimen horri AG30 izena emango zaio. Barandiaranen eskarmentu handiko programa da hau ere, eta aurten ez gara atzean geratuko.
Eskola Agenda 30 proiektuaren xedea garapen iraunkorreranzko bidea jorratzea da, heziketaren bitartez eta eskola komunitate osoaren partaidetzarekin. Urtero gai bat jorratzen da. Aurtengo gaia “Plastikoa” izango da eta hiru esparrutan landuko dugu: kudeaketa, curriculuma eta partaidetza.
Eskola proiektua izanik zeharka landuko da gaia, hau da, hainbat ikasgai eta aldetatik. Era berean, gaur egun eskatzen diren hezkuntza gaitasunak lantzeko hari garraiatzailea izango da zenbaitetan.
Honen helburua den hiritar gazte kontzientziatu eta aktiboak lortzeko hainbat ekintza eramango dira aurrera ikasturtean zehar, esaterako:
KLIKATU HEMEN ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO.
BEITU BA!, Gure institutuko sukaldariek ere sukaldean birziklatzen dute!
Bai horixe! Neska mutil hauek ere, jantokian arduratzen dira kartoia eta plastiko birziklapenaz, guztiok pixka bat lagunduz gero, mundua hobetu ahal dugu!
Beno ba, ea animatzen zareten tapoiak ekartzen, hauen bilketa gure institutuan hasi da eta. Kanpaina hau udal mailan antolatuta dago. Tapoi hauek bildu ostean, enpresa batera eramaten dira birziklatzeko eta honen truke ateratzen den dirua indarkeria jaso duten emakumeentzako etxebizitzak eta beharrezkoak diren gauzak ordaintzen dira.
Hau da, TAPOIAK, birziklatzeaz gain, oso baliogarriak dira ere indarkeria jaso duten emakumeei laguntzeko.
Institutuan Eskola Agenda 21eko logorik ez genuenez, Plastikazko irakasleak Eskola Agenda 21eko marrazki lehiaketa bat antolatu zuen logo polit-polit bat aukeratzeko.
Hona hemen saridunak.
Zenbat artista dauden gure institutuan!
Hemen ditugu BIRZIKLATZE TAILERREAN aritzen diren lagun batzuk patioko horman bale bat margotzen, baina, ze artistak!
Balea amaituta... birziklatzen ANIMATZEKO ...irakurri zer idatzi duten balearen goikaldean
�HOLANDAKO KOSTALDEAN LEHORRERATUTAKO 14 METROKO BALEAREN AUTOPSIAN 20 KILO PLASTIKO AURKITU ZUTEN�. Hau ikusita, badakizue, BIRZIKLA DEZAGUN!
Berriro Birziklatze tailerrekoak , argazki honetan INGURUMENA ZAINTZEKO ideiak ematen: �KLIMA ALDAKETAREN AURREAN ELIKADURA JASANGARRIA�, bertoko eta sasoiko produktuak erosten animatzeko.
Orain gogoratzen digute zer gertatzen ari den elefanteekin.
Azkenenik, lehoien egoeraren berri ematen digute: �AZKEN 40 URTEOTAN GHANAKO LEHOIEN %90a DESAGERTU EGIN DA� , animaliak zaintzeko animatuz...